Klisk-klasikoak Bilduma

Deskribapena:

Deskargatu, jolastu eta partekatu! Ondo pasatuko duzu Txan fantasma eta Karmentxuren gora-beherekin

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Irakuzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahian, Klis-klasikoak bildumako liburuen app-ak sortzeko egitasmoa abiarazi zuen Galtzagorri Elkarteak 2014an. Maria Goikoak Batbirulau! liburuaren app-a  eta Txan fantasma liburuan oinarritutakoa sortu ditu dagoeneko, eta, horrekin batera, bi app-ak biltzen dituen Klis-klasikoak Bilduma izeneko app-a ere dohainik deskarga daiteke. Aurrerantzean sortuko diren Klis-klasikoak liburu-bildumako app berriak ere eskainiko ditu app horrek.

Maria Goikoak batbirulau

Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu app honek: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.

Txan fantasma

Deskargatu, jolastu eta partekatu! Ondo pasatuko duzu Txan fantasma eta Karmentxuren gora-beherekin. Zaindu zure Txanmagotxi maskota birtuala , jolastu gordeketan Txan eta Karmentxurekin, atera Txan labirintotik, kontuz autotxokeetan, osatu puzzleak, barrez lehertu ispiluen gelan, atera argazkia zure buruari eta bidali lagunei!
Txan Fantasma aplikazioarekin honako jokoak eskura dituzu:

- Puzzleak
- Txanmagotxi
- Txan zapatilan aurkitu
- Panpinak lurrera (edo panpinak botatzeko jokoa)
- Karmentxu aurkitu
- Gordeketan jokoa (1 edo 2 jokalariekin!)
- Autotxokeak
- Ispiluen gela
- Sortu zure istorioa
- Labirinto jokoa
- Karmentxuren bidaia

Eta dena doan!