Klavaro

Deskribapena:

Mekanografia modu autonomoan ikasteko tutore malgu eta eraginkorra.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Klavaro Klavaro hitzak, esperantoz, gure giltzadi, teklatu edo klabier adierazten du. Mekanografia modu autonomoan ikasteko tutore malgu eta eraginkorra da. Ukitze sisteman aurreratzeko diseinatuta dago, hau da, idazleak giltzak sakatu bitartean pantailari begiratu beharko dio eta ez giltzadiari. Horretarako giltzadiaren erdi aldeko giltzen koxkei erreparatu beharko eta hortik atzamarrak bakoitza bere giltzei sakatzeko teknika ikasi beharko da.

Ez bakarrik QWERTY giltzadiarekin, beste giltzadi batzuekin ere trebezia lortzen lagun diezaguke Klavarok. Dvorak giltzadiarekin eta AZERTY giltzadiekin, esaterako.

Klavaro % 100 euskaraz topa daiteke. (Azken eguneraketa 2016ko abuztuan). Itzulpenarekin lagundu nahi izanez gero, eman izena Transifex zerbitzuan edo jar zaitez Librezale taldekideekin harremanetan.