Katedra aplikazioa

Deskribapena:

Katedra aplikazioarekin zientzia alorreko albisteez informatuta egongo zara. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak hainbat blog kudeatzen ditu, eta horietarik ze informazio jaso nahi duzun, zuk aukeratzen duzu.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Aplikazioaren interfazea eleanitza da, baina euskara aukeratzen baduzu, seguruenik eleaniztuna zarenez, gaztelaniazko eta ingelesezko oharrak jasotzea ere erabaki dezakezu. Era berean, notifikazioen esparrua zure gustuko gai jakin batzuetara murriztu dezakezu. Notifikazioen zure menua apailatu, eta oharrak jasoko dituzu aurrerantzean, berritasunak izana ahala.

Agenda aukera ere badu aplikazioak, eta Kultura Zientifikoko Katedrak banatutako bideoena ere bai.

Katedra aplikazioa Codesyntax enpresak burutu du, Android eta iOS sistemetan dago eskuragai eta honen bidez Zientzia Kaieran, Cuaderno de Cultura Científican, Mujeres con Ciencian, Mapping Ignorancen eta Zientzia.infon argitaratzen diren albisteak, ekitaldiak, podcastak, bideoak eta agenda daude eskuragai.