Inforecikla appa

Deskribapena:

Etxeko hondakinak bereizi eta sailkatzeko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko balio dezakeen tresna digital berri bat.

Informazio gehiago:

Etxeko hondakinak bereizi eta sailkatzeko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko balio dezakeen tresna digital berri bat aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak. Bi helburu nagusi ditu: Araban birziklapena hobetzea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea.

 

InfoRecikla.eus telefono mugikorrentzako aplikazio bat da, eta ordenagailuentzako beste bertsio bat prestatu dute, erabiltzaileentzat oso lagungarria izango da hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar duten jakiteko orduan.

 

Zalantzak argitzeaz gain, puntu berde mugikorraren ordutegiaren berri emango du tresna digital berriak, eta erabiltzailea dagoen tokitik garbigune edo berrerabiltzekoen edukiontzi zurietara joateko biderik laburrena zein den ere zehaztuko du.

 

Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi, jaitsi aplikazioa doan!