Ihes egin!

Deskribapena:

Ihes-gela estiloko jokoa.

Informazio gehiago:

Hiru lagun bildu dira haietako baten urtebetetzea ospatzeko, baina ez dute ohiko leku batean egingo… Etxe zahar baterantz abiatu dira. Bertan, abentura berezi batera eramango dituen pertsonaia bitxi bat izango dute zain… Ihes Egin Android gailuetarako joko bat da, ihes-gela estilokoa. Gai desberdinen arabera girotutako 10 gela (maila) ditu. Pistak elkartuz, amaierara arte heltzen lagundu ahal diezu gure lagunei, puzzleak eginez eta irudimena erabiliz.