Euskalmoji aplikazioa

Deskribapena:

Euskal emotikonoak, eskura jarri dituen aplikazioa. Ikono berriak mezuak bidaltzeko edozein aplikaziotan (WhatsApp, Telegram, esaterako) eta sare sozialetako aplikazioetan ere sar daitezke (Facebook, Twitter, Instagram…).

Informazio gehiago:

Oraingoan aurkeztutako bertsioan -dio oharrak- 60 emotikono baino gehiago egin dira, sei taldetan banatuta: futbol taldeak, Euskal Herriko jaiak, gastronomia, tradizioa, emakumezko eta gizonezkoen pertsonaiak, eta euskal esaera adierazgarriak.

Azken hilabeteetan, Euskalmoji proiektuan, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du eta Ivan Petrelek Android-en garapena. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak, bestalde, proiektu honen komunikazioa hartu du bere gain.