Elhuyar ikaslearen hiztegia

Deskribapena:

Hiztegi hau heziketa-prozesuan diharduen ikasleari begira atondutako produktua da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

*** Interneterako konexioa nahitaezkoa da aplikazioak funtzionatzeko ***

Hiztegi hau heziketa-prozesuan diharduen ikasleari begira atondutako produktua da. Lehen Hezkuntzako azken urteetako ikasleen, DBHko ikasleen eta Batxilergoko ikasleen beharrak asetzea da ikasle-hiztegi honen xedea.
Helburu horri begira, eduki hauek jasotzen ditu:

• 28.100 hiztegi-unitate
• 39.300 adiera
• 19.000 adibide
• 1025 ohar didaktiko
• 320 hiztegi-unitate, irudiz hornituak
• 8.100 sinonimo eta antonimo