BilbaoPark appa

Deskribapena:

Sakeleko telefonotik Bilboko TAO guneetan aparkamenduaren kudeaketa digitala egiteko aukera ematen duen aplikazioa

Informazio gehiago:

Bilboko Udalak BilbaoPark aplikazioa sortu du sakelako telefonotik TAO guneetan aparkamenduaren kudeaketa digitala egin ahal izateko. App hori Android bertsioan da eskuragarri eta IOS bertsioa bidean da. Gainera, webguneko bertsio bat egongo da edozein ordenadoretatik erabili ahal izateko. Parkimetroek dituzten funtzionaltasun guztiak izango ditu eta desaparkatzeko aukera emango du: erabili ez den denbora geroagoko aparkaldietan erabili ahal izango dute erabiltzaileek. Horrez gain, ordenantza berriaz ez da beharrezkoa ibilgailura itzultzea haren barruan tiketa jartzeko.