Bermeoko Udala

Deskribapena:

Ongi etorriak gure aplikaziora, Bermeo eta bere zerbitzuak ezagutzeko lagungarria izango duzuena.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Ongi etorriak gure aplikaziora, Bermeo eta bere zerbitzuak ezagutzeko lagungarria izango duzuena. 

Berton eskaintzen dizkizuegun informazioa da non jan, non lo egin edo non hartu txikito batzuk,… Gure ondarearen berri ere ematen dizuegu, iragan ospetsu baten lekuko eta etorkizunerako zutabe, eta baita aktibitateak proposatzen dizkizuegu Bermeoko egonaldiko minutu guztiak bete ditzazuen.

Itsasoa da Bermeoren ardatza, bai aisialdian (paseoa portutik eta kostaldetik, irteerak itsasontzian, urpekoa...) eta baita ere geure lanean, arrain kontserba lantegiak direlako gure arrantzaleak porturatzen dituen arrainen kalitatearen erreferentzia, eta kontserba horiek dira aukera aproposa gure herriaren oroigarri bezala eramateko.

Eta itsasoz inguratuta, Gaztelugatxeko San Juan, Matxitxako lurmuturraren ondoan. Bermeotarrok oso harro gaude Gaztelugatxerekin gune magikoa delako eta bere edertasuna paregabekoa, beraz, Bermeoko bisitarientzat derrigorrezko lekua bisitatzeko. 

Bermeo leku aproposa urteko edozein sasoitan gure jai eta kultur egutegia oso zabala delako, eta aplikazio honetan ikus dezakezu egutegi hori eguneratuta.

Eta zure enpresarentzat informaziorik behar izanez gero, saiatu gara hainbat helbide azaltzen. 

Aplikazio honetan zehar nabigatu ezazu eta itsasaldi ezin hobea izan Bermeotik.
Bizkaia, Euskadi, Euskal Herria.