Auzia Euskaraz [epaiBi]

Deskribapena:

Auzia Euskaraz proiektuaren informazioa gailu mugikorretik kontsultatu ahal izango duzu.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Aplikazioaren bidez,  modu erraz eta intuitiboan, Auzia Euskaraz proiektuaren informazioa gailu mugikorretik kontsultatu ahal izango duzu.

 

Aplikazioak zerbitzu eta aukera hauek eskaintzen ditu:

 

1) Itzulpen juridikoen kontsulta (333.000 itzulpen unitate): lexiko juridiko normalizatua eta Justiziako Euskara Batzordeak adostutakoa (8.000 unitate), epaitegietako idazki-eredu elebidunetako testuak (35.000 unitate), Estatuko Legeria euskaraz (56.000 unitate), abokatuentzako formulario elebidunak (10.000 unitate), unibertsitateetako glosario juridikoak (20.000 unitate), euskarazko epaitza eta epaiak (32.000 unitate)...

 

2) Auzia Euskaraz
proiektuaren partaide izatea: euskaraz lan egiteko laguntza tresnen instalazioa arlo juridikoko profesionalen bulegoetan, hizkuntza-zalantza juridikoen gaineko kontsulta zerbitzua, berripaperak, euskara juridikoan trebatzeko pilulak...

 

3) EAEko abokatu, prokuradore eta notario euskaldunen herriz herriko zerrenda.