Akuilari

Deskribapena:

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren aplikazioa da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

 Batetik, hizkuntza-eskubideen urraketei erantzun eta elkarrekin konponbidea bilatzeko eta bestetik, hizkuntza jokabide egokia duten entitateak positiboki nabarmentzeko tresna da.

Akuilari Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jartzeko tresna praktiko eta azkarra da.

Zertarako erabili dezakezu?

Euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara, kexa jartzeko.

Zure hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriontzeko.

Beste erabiltzaileek Behatokira helarazi dituzten gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko.

Kexak eta zorion mezuak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe.