Zurartean

Deskribapena:

Egur eskulturak

Informazio gehiago:

Egun egurrarekin dudan harremana 1991. urtean hasi nuen, Oreretako Xenpelar Arte Plastiko Tailerrean egur tailako ikastaroan izena eman nuenean. Geroztik, egurra lantzen dihardut, Lander Urkia maisu eta lagunaren eskutik.

Neure lehen urratsean egur tailari ekin banion ere, 1998an, oharturik ezen egurrak hainbat aukera eskaintzen zizkidala, buruan nituen ideiak oinarri hartu eta eskulturen bideari ekin nion, ZURARTEAN egitasmoa martxan jarriz.

Hala, bada, ordutik hona egindako eskulturak eta erakusketak webgune honetan dituzu ikusgai.

Hango eta hemengo zuren artean egonik, zura arte bihurtu! 
ZURARTEAN!